SORRERA

Ibai Lorak Dantza taldea 1965. urtean sortu zen Zalla izeneko herri txiki batean, Euskal Herrian. Hasierak latzak izan ziren, garai hartan Francoren agindupean baitzegoen herrialdea; izan ere, euskal kulturarekin lotura zeukan gauza oro debekatuta zegoen.

EBOLUZIOA

Hamarkadaz hamarkada Ibai Lorak Dantza taldeak zenbait erronkari egin behar izan zien aurre  bere horretan irauteko. Hala ere, suspertzeko ahalmena izan zuen Ibai Lorakek; logo berria sortu eta garai berri bati ekin zion. Esaterako, Zarikete dantza sortu zuten orduko dantzariek, Erdi Aroan izen bereko baselizara sorginketa desegitera joaten zen jendearen omenez.

NON DANTZATU DUGU…

Nahiz eta Ibai Lorak talde txikia izan munduko leku desberdinetan dantzatu dugu:

  • 2012 Villasana de Mena (Burgos,Espainia)
  • 2013 Szeges (Hungaria)
  • 2014 Paris y Berlin
  • 2015 Iruñea (Nafarroa)
  • 2015 Aceuchal (Badajoz, Espainia)
  • 2016 Hora Mare Festival Calarasi (Errumania)
  • 2017 Sopravista Internacional Festival Bracciano (Italia)
  • 2018 Fregenal (Badajoz, Espainia)